Urte-Imaz nagusi izan dira hasi eta buka
22 eta 17 irabazi diote Usurbe-Intxu bikoteari
Urte-Imaz bikoteak irabazi du Beasaingo eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia. Hasiera hasieratik izan dira nagusi Usurbe-Intxu bikotearen aurkako finalean. 8 eta 0 hasi dira irabazten. Halere, bikote urdinak partida bukaeran estutu egin du eta 21 eta 17 hurbildu dira. Gorriek eraman dute txapela, dena den.