Ampo Ordiziaren finala ikustera joateko autobusa antolatu dute
Gaur 14:00etan itxiko dute autobusean joateko izena emateko epea.
UE Sanboiana taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak ligako finala, igandean, hilak 5, Bartzelonan. Zaleen babesa izateko autobusa antolatu dute, eta gaur da izena emateko azken eguna. 14:00etan itxiko dute izen ematea. info@ordiziarugby.eus epostara idatzi behar da, pertsona kopurua eta telefono zenbaki bat zehaztuz.
Autobusa, igandean, goizeko 4:30ean abiatuko da Ordiziatik. Prezioa, 45 euro (bazkari gabe). Gogoratu, sarrera kopurua mugatua dela eta autobusean joaten direnek izango dutela lehentasuna.