Artisauak Iparragirre kalean
Azken asteetan, Iparragirre 12 artisautza sustatzeko elkarteak beraien lokala utzi die hainbat artisauri. Artisau horiek egiten duten lana erakusteko eta saltzeko aukera izan dute. Igandean, berriz, azoka egin zuten Iparragirre kalean. Hamabi postu jarri ziren. Musika ere ez zen falta izan.












