Ausa Zaldibia 2. Mailako txapeldun da
Aloña Mendiri finala penaltietan irabazita, 1. mailarako sailkatzea lortu du Zaldibiako Areto Futbol taldeak
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/06/2022-06-01-p005_f02-1200x644.jpg)
Gipuzkoako 2. Mailako areto futboleko txapeldun da Ausa Zaldibi taldea. Larunbatean Aloña Mendiri irabazi zion finala, Andoainen. Hiruna bukatu zen arauzko denbora, eta penaltietan ebatzi zuten txapela. Enaitzek bi gol eta Josuk bat sartu zituzten. Herritar multzo bat joan zen taldea animatzera, eta garaikurrarekin atera zuten argazkia. Datorren denboraldian 1. Mailan ariko da Ausa Zaldibi.