'Dantza' ikuskaria eta clown tailerra Gabirian asteburuan
GABIRIA // Udaberri Kulturalaren barruan, Gabirian Dantza dokumentalaren emanaldia egingo dute, etzi 18:00etan, elizako saloian. Maiatzetik atzeratutakoa da. Josu Garate Suinaga dantzaria eta dokumentaleko partaidea bertan izango da, solasean. Larunbatean, berriz, clown tailerra izango da 17:30ean, 5-16 urte bitarteko haurrentzat eta gaztetxoentzat.













