Ekainean, kultura festa
Gaur hasiko da Ormaiztegiko ekain kulturala. Veronika Mateosen 'Ur azpiko animaliak' argazki erakusketa irekiko da Gizarte Etxean. Musikale jaialdiak kontzertuak ekarriko ditu ostegunetan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/06/2022-06-01-p003_f01.jpg)
Ekainarekin batera, kultur festa hasiko da Ormaiztegin. Ekain kulturaleko egitarauari ekingo diote gaur, eta hilaren amaiera arte jarduera kultural ezberdinak egingo dituzte herrian, udalak herriko eragile eta taldeekin elkarlanean antolatuta. Musikale jaialdiaren 6. edizioa izango da aurtengoa. Hiru kontzertu izango dituzte ormaiztegiarrek karpan: bihar, Big Bad Band taldea ariko da, ekainaren 9an Esanezin taldea, eta ekainaren 16an, aldiz, Marina Landa bakarlaria.
Musika, gastronomia, artisautza, zirkoa, kirola zein argazkilaritzaz betetako egitaraua prestatu dute. Gaur, 12:00etan, Gizarte Etxean, Ur azpiko animaliak Veronika Mateosen argazki erakusketaren irekiera izango da, eta larunbatean bisita gidatua egingo dute erakusketaren nondik norakoak ezagutzeko.
Pailazoen ikuskizuna
Hurrengo astean, hilaren 13an, Porrotx eta Marimotots pailazoek Kui-kui ikuskizuna egingo dute kiroldegian, 2 urtetik gorako haur eta helduentzat. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira, 8 euroan, guraso2013@gmail.com helbidera idatzita. Segurako liburutegian eta Zeraingo udaletxean ere lortu daitezke. Hilaren 23an, ekain kulturala amaitzeko, San Joan bezperako ospakizuna izango da, 22:00etan, Kutxa atzealdean.
Kultur hileko egitaraua
· Bihar, osteguna. VI. Musikale jaialdia. Big Bad Band taldea 19:30ean.
· Etzi, ostirala. PIZTU! EmakumeON energia ikuskizuna 17:00etan.
· Larunbata. Erreka garbiketa auzolanean, 10:30etik 12:3oera.
12:00etan ‘Ur azpiko animaliak’ erakusketara bisita gidatua.
· Ekainak 5. Goitibeherak 16:00etan Mendizabal auzoan.
· Ekainak 9. VI. Musikale jaialdia. Esanezin taldea 20:00etan.
· Ekainak 10. Zirika Zirkusen Hemendikara ikuskizuna 18:00etan.
· Ekainak 11. Zikloturista martxa Errioxara, 07:00etan abiatuta.
11:00etan, Lurretikan erakusketa ibiltaria.
Egun osoan, Eskola Eguna Zubipe kiroldegian.
· Ekainak 12. Kulturarteko IV. Gastroazoka eta bertako artisauen IV. Azoka 11:30etik 15:00etara.
12:00etatik 14:00etara Tokem X Tu batukada taldea.
· Ekainak 13. Kui-Kui Porrotx eta Marimototsekin Zubipe kiroldegian 17:00etan.
· Ekainak 14. Kaleko Jostunen VIII. Eguna 18:30ean.
· Ekainak 16. VI. Musikale jaialdia. Marina Landa 19:30ean.
· Ekainak 17. Txindata Musika Eskolaren azken kontzertua elizan, 18:00etan.
· Ekainak 18. I. Gazte Eune egun osoan, 12:00etatik 16:00etara.
· Ekainaren 15etik 23ra. Ormaiztegi lorez sariketa.
· Ekainak 22. Gazte literatura tertulia Alaine Agirrerekin, 17:00etan, liburutegian.