Mailari eusteko partida garrantzitsua
Idiazabal K.E-ko preferente mailako taldea play off-a jokatzen dabil mailari eusteko. Larunbatean Billabonaren kontra jokatuko dute, 17:00etan, hil ala biziko partidan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/06/izal-e1654088846674.png)
Idiazabal K.E.-ko preferente mailako taldeak salbaziorako aurreneko pausoa lortu du. Mailari eusteko play off-eko finalerdietan Zestoari irabazi dio, 3-0 Idiazabalen, eta 1-2 Zestoan. Larunbatean, 17:00etan, Lazkaoko Arizti Handi zelaian jokatuko dute Billabonaren aurka. Hil ala biziko partida izango da. Idiazabalek irabaziz gero, maila berean jarraituko du.