Urbiako fonda, kudeatzaile berri bila
Orain arteko arduradunek, Urbiako fondako kudeaketa behin-betiko utzi dute; apirilaren 28tik dago itxita. Kudeaketarekin jarraitzeko interesa izango luketenek, Segurako udaletxera deitu edo idatzi behar dute
Urbiako zelaiak, Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriaren barruan. Argazkia: Jose Luis Ugarte Urbiako fondak itxita jarraituko du, behintzat beste arduradun bat bilatu arte. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera, Urbiako fondaren arduradunek behin-betiko fondaren kudeaketa uztea erabaki dute. Kudeaketarekin jarraitzeko interesa izango luketenek, Segurako udaletxera deitu edo idatzi behar dute, 943 80 10 06 telefono zenbakian edo udala@segura.eus helbide elektronikoan.













