Andramendik kaixomundua.eus lehiaketa irabazi du
BEASAIN // Andramendi ikastolako DBH lehenango mailako taldeak kaixomundua.eus lehiaketa irabazi du. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, «horren gazteak izateko oso lan ona» egin dutela iritzita. Lehiaketa Puntueus fundazioak antolatzen du, gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragiteko helburuarekin. Hala, lehiakideek webgune bat sortu behar zuten. Beasaindarren kasuan, guretxoko.eus. Ikastolan landutako zientzia, historia, gizarte… proiektuak bertan eskegi dituzte. Euskal Herriko 23 ikastetxetako 1.115 ikasle aurkeztu dira gutzira.












