Euskal Inertzia Kopako 2. proba jokatuko da igandean
Ormaiztegiko Mendizabal auzo inguruan zango da, 16:00etan.
Maldan Behera elkarteak eta Ormaiztegiko udalak antolatuta, Euskal Inertzia Kopako 2. proba jokatuko da igandean, 16:00etan, Ormaiztegiko Mendizabal auzo inguruan. Kopako lehenengo proba Legazpin izan zen maiatzaren 7an. Pilotuen sailkapen orokorrean Inercia Llanera talde Christian Marugan doa lider eta bigarren Maldan Behera-Sputnik taldeko Julen Agirreburualde legazpiarra, biak europarra multzoan. Hirugarren postuan dago Kolpez Kolpe taldeko Unai Blain pilotua, neumatikan. Kopilotuen sailkapenean, berriz, Maldan Behera-Sputnik taldeko Maite Bellosok dauka lehenengo postua, eta bigarrena Kolpez Kolpeko Adrian Perezek. Ormaiztegikoaren ondoren, Euskal Inertzia Kopako hurrengo proba Zaldibarren izango da, ekainaren 11n.
Probaren aitzakiaz, aurreko larunbatean, Ormaiztegiko gaztelekuko gazteek goitibehera tailerra egin zuten Mendizabal auzoan, Maldan Behera elkartearekin elkarlanean.