Bisita gidatua Veronica Mateosekin
20 laguneko taldea osatu dute eta argazki erakusketaren nondik-norakoak eman ditu urpekari eta argazkilariak.

Gaur eguerdian ‘Mundu ur azpian’ argazki erakusketa ezagutzeko bisita gidatua izan da Ormaiztegiko Gizarte Etxean. 20 bat lagun inguratu dira bisitara, eta Veronica Mateos urpekari eta argazkilariak eman dizkie erakusketaren azalpenak. Kantauri Itsasoan ateratako argazkiak dira gehienak. Uztailaren 24ra arte egongo da ikusgai.