Usurbe elkarteak irabazi du Beasaingo sukaldaritza lehiaketa
Sari orokorra ere Usurbe elkartearentzat izan da. Bigarren platerraren saria Bareak elkarteak irabazi du.
Loinatz jaiak ospatzen dabiltza beasaindarrak. Gaur goizean Beasaingo sukaldaritza lehiaketa ospatu da plazapean. Bederatzi elkartek parte hartu dute: Jesus Larrañagak, Arranok, Batzokik, Loinatz abesbatzak, Aitz Zorrotzek, Aizkorrik, Usurbek, Bareak-ek eta Murumendik. Eguerdi aldera banatu dituzte sariak. Lehenengo platereko saria Usurbe elkartearentzat izan da, eta sari orokorra ere haiek lortu dute. Bigarren platereko saria, aldiz, Bareak elkarteak irabazi du.













