Xabier Berasategi garaile LXXI. Loinatz proban
Eguraldiagatik ibilbidea aldatu dute azken orduan. Bigarren postua Unai Aznarrek lortu du, eta hirugarrena Mulu Hailemichael-ek.

LXXI. Loinatz txirrindularitza proba jokatu da gaur goizean Beasainen, Euskaldun txapelketaren barruan, 23 urtez azpikoetan. Iragarrita zegoen eguraldiagatik ibilbidea aldatu behar izan dute. Larraitz bi aldiz igo dute ziklistek, ibilbide beretik, eta Olaberriako gaina igo dute azken itzulian. 130 kilometro inguru egin dituzte. Laboral Kutxako Xabier Berasategi izan da irabazlea. Bigarren postua lortu du Lizarte taldeko Unai Aznar, eta hirugarren postuan helmugaratu da Caja Rural-eko Mulu Hailemichael. Taldekako saria Caja Rural-entzat izan da, mendiko saria Baque taldeko Alex Diazentzat, eta tarteko helmugetako saria, aldiz, Baque taldeko Gorka Sorarrainentzat.