Maldan behera, abiadura bizian
Ormaiztegiko I. Goitibera Jaitsieran 26 lagunek parte hartu dute. Saio azkarra eta bizia egin dute.

Aldapa motza, baina penditz handikoa. Hala aukeratu dute Ormaiztegiko I. Goitibera Jaitsieraren antolatzaileek lasterketa honen lehendabiziko ediziorako. Mendizabaldik behera hiruna jaitsialdi, horietatik bi kronometratuak egin dituzte parte-hartzaileek. Guztira 26 lagunek eman dute izena, bertakoak, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriak, eta baita Zaragozatik etorritako bi lagun ere.
Denborarik onena Maldan Behera Sputnik taldeko Julen Agirreburualdek eta Maite Bellosok egin dute, europear mailan. Jorge Perez (Pneumatika), Oskar Perez (Uretano) eta Sergio David Gamundi (Speed Trail) izan dira gainontzeko mailetako irabazleak. Ibilbidean zehar nahiz plazako hasiera eta sari banaketa ekitaldietan jende ugari gerturatu da saioa ikustera.
SAILKAPENAK MAILAKA:
Europearra
- 1.- Julen Agirreburualde / Maite Belloso (Maldan Behera Sputnik)
- 2.- Karlos Xabier Solis (Matrizzio Salvatore C4)
- 3.- Arkaitz Igartua
Pneumatika
- 1.- Jorge Perez (Aldapan Gora Taldea)
- 2.- Juan José Escribano (Bujedo Team)
- 3.- Joseba Bilbao (Lakatombe Sport)
Uretano
- 1.- Orkar Perez (Jaialdi)
- 2.- Oier Letamendia (Aldatsa)
- 3.- Unai Loiola (Arratia)
Speed Trike
- 1.- Sergio David Gamundi
- 2.- Adur Azpiazu
- 3.- Anartz Sasieta