Herniora irteera ikasturtea amaitzeko
Segurako mendizaleak eta eskolako ikasleek egun pasako irteera egin dute asteburuan, Iturburu, Hernio, Zelatun eta Iturriotz artean.
Segurako Kirol Elkarteko mendizaletasun sailak eta Laiotz Herri Eskolak antolatuta, ikasturte amaierako mendi irteera egin zuten igandean. 25 bat laguneko taldea osatu zuten eta egun osoko irteera egin zuten. Goizean Segurako plazatik autobusean abiatuta, Iturburu, Hernio, Zelatun eta Iturriotz inguruan ibili ziren, dozena bat haur eta beste dozena bat heldu.