Urretxuko Udala, Euskadi Bono Denda kanpainarekin bat
URRETXU // Urretxuko Udalak Euskadi Bono Denda kanpainarekin bat egin du. 8.000 euro gehitu dizkio Eusko Jaurlaritzak jarritako kopuruari. Hala, kanpainarekin bat egin duten Urretxuko 22 dendek 800 bonu banatuko dituzte (36 denda bakoitzak). Kanpaina ekainaren 2an abiatu zen eta uztailaren 3an amaituko da. Urriaren 1ean berriro jarriko da martxan, abenduaren 4a arte.













