Zaldibiako irakurleek 'Faith' landuko dute bihar, Garrorekin
ZALDIBIA // Zaldibiako Irakurle Taldekoak Faith eleberriari buruz jardungo dira, udaberriko juntadizoan. Bihar 19:00etan elkartuko dira, Olaldeko parkean. Lander Garro idazle errenteriarra bertan izango da.













