Azoka berezia etzi, ez izan arren hileko lehen larunbata
Ekaineko azoka berezia egingo dute etzi. Aurreko larunbatean Loinatz Jaietako mozorro eguna zenez, azoka bigarren asteburura atzeratu dute. Plazapean izango da, 10:00etatik aurrera, ohiko legez.
Udaberriko eta udako produktuak saltzeaz gain, tomateak esaterako, garagardoa egiteko ikastaroa izango da 11:30etatik aurrera. Basabe garagardo konpainia goierritarreko arduradunek gidatuko dute saioa. Amaitutakoan dastaketa egingo dute. Azokako bezeroen artean bi otar zozketatuko dituzte azoka amaitzeko.
Ongarriketa ikastaroa
Furgobaratzak lurra nola simaurtu ikastaroa eskainiko du astelehenean, Beasaingo baratze parkean. Zein ongarri erabili eta nola aplikatu aztertuko dute, baratzeetako erabiltzaileek uzta oparoa izan dezaten.












