Gaintzan ikusi ahalko da 'Esnatu naiz' kabareta, etzi
GAINTZA // Andoni Mutiloak sortutako Esnatu naiz kabaretak bi emanaldi izango ditu ekainean Goierrin. Larunbatean Gaintzan egingo dute, udaletxeko yoga aretoan, 19:00etan. Sarrera doan da. Ekainaren 28an, berriz, Zegamako eskolako gimnasioan izango dira, 19:30ean (doan han ere). 50 minutuko kabaret ikuskizuna da, LGTBI kolektiboen egoera herrietan erakusteko.












