LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko egunerako bilera
IDIAZABAL // Ekainaren 28an, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatuko da mundu mailan, Harrotasunaren nazioarteko eguna. Horren harira, zerbait antolatzeko bilera deialdia egin da iganderako, ekainaren 12rako. Hitzordua 17:00etan izango da udaletxeko areto nagusian eta Idiazabalgo LGTBIQ+ komunitateko herritarrak gonbidatu nahi dituzte bertara.












