Ataungo Mitoaldia ekainaren 25etik uztailaren 9ra
ATAUN // Jentilbaratza elkarteak herenegun atera zuen V. Mitoaldiaren egitaraua. Ekainaren 25ean hasiko da, Troskaeta kobara bisita gidatuarekin. Juan Kruz Igerabideren hitzaldia (uztailak 1), Joxean Mujikarekin Igaratzara ibilaldia, eta Gaueko Ibilaldi Mitologikoa (uztailak 9) izango dira mitologia zikloan.













