Batailaren zipriztinak
Aterpe tabernan Jose Perearen 'Transitos' bilduma ikusgai egongo da uztailaren 6ra arte
Aterpe tabernan Jose Perea sortzaile errenteriarraren Transitos –mugimenduak– bilduma ikusgai jarri dute. Teknika mistoarekin eginda hamaika margolanetako sorta da. Uztailaren 6ra arte egongo da.
Pereak azaldu du unibertsoa behatu duela inspiratzeko: “Naturan errepikatzen diren ereduak natura eklosarazi egiten duten berberak dira: uraren adimena, argiaren isiltasuna… Denak du matematika ezkutua, bitxia, azaltzeko zaila”. “Zirraragarria ibilbidea da. Pinturan sartzen naiz eta geratzen dena bizi izan dudan batailaren hondarrak dira”