Beasainek Gipuzkoako talderik onenaren saria jaso du
Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatutako galan, talde beasaindarra saritu dute, aurten lortutako igoeragatik. Emakumezkoen kirolean aritutako aitzindariak ere omendu dituzte.
Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatuta, lurralde honetako futbolaren lehen gala egin zuten, joan den ostiralean, Tolosako Topic zentroan. Ekitaldian, hainbat sari banatzeaz gain, emakumezkoen futbolari keinu berezia egin nahi izan diote, arlo honetan aritutako aitzindariak omenduz.
Sariei dagokionean, Gipuzkoako futbol talderik onena bezala aukeratu dituzte Beasain KE eta emakumezkoen Euskal Ligako Eibar taldea, 2. RFEF eta Espainiako 1. mailara lortutako igoerengatik, hurrenez hurren.