Josu Mendizabal segalari zaldibiarrak jantzi du gazteen mailan Euskal Herriko banakako txapela
Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko 13. Sega Liga larunbatean bukatu zen, Oiartzunen. Maide Garmendia bigarren geratu da emakumeen sailkapenean, eta Migel Mari Jauregi gizonezkoetan.
Txapel bakarra ekarri dute Goierrira aurten Euskal Herriko 13. Banakako Sega Ligan parte hartu duten segalariek. Josu Mendizabal zaldibiarrak lortu du, 15-16 urteko gazteen mailan. Oiartzunen larunbatean jokatu zen ligako hirugarren eta azken jardunaldia, eta Mendizabalek egunekoan hirugarren eginda ere, Etxalekun eta Altzon irabazita lortutako puntuek balio izan zioten.
Helduen mailan, emakumeetan laugarren izan da azkenean Maide Garmendia zaldibiarra. Bigarren egin zuen Oiartzunen, Alaitz Imaz txapeldunaren atzetik. Susana Lopez eta Graxi Elosegi herkideek 5. eta 10. bukatu dute liga.
Gizonezkoetan, podiumeko postuetan sartu da Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak. HIrugarren izan da. Oiartzunen bigarren postua lortu zuen.
Almitza sailkapenak: Oiartzungo saioa eta ligako azkena