'Lurretikan' ikuskizuna egin dute Ormaiztegin Maite Arboniesek eta Amaia Iturriotzek
25 bat lagun bildu dira larunbatean Urbeltz inguruan esperientzia sentsorial eta poetikoaz gozatzeko.
Arteria sormen lantegiaren eskutik, ‘Lurretikan’ ikuskizuna egin dute larunbatean Ormaiztegin Maite Arbonies margolari zumarragarrak eta Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarrak. Urbeltzeko zubitik abiatuta, bide berdea jarraitu eta Ormaiztegiko tren geltokitik igaro ondoren, hilerrian amaitu dute ibilaldia parte hartu duten 25 bat lagunek. Natura eta artea uztartzen dituen esperientzia sentsorial eta poetikoa da ‘Lurretikan’. Ibilbideko toki ezberdinetan geldialdiak egin dituzte artelanei erreparatzeko. Eguraldia lagun izan dute eta partaideen balorazioa oso positiboa izan da.
Irudiak: Angel Elorza