Ehun bare, Aizkorriko tontorrean
Tomas Salazarren omenezko Aizkorriko Bira eta Aizkorrira Begira mendi martxak arrakastatsuak izan ziren. Bi ibilaldien artean 150 bat lagunek hartu zuten parte. Ia denek amaitu zuten. Azkena, helmuga itxi baino ordu erdi lehenago heldu zen. Antolatzaileek «pozik» amaitu zuten eguna, eta lanean aritu ziren ehun boluntarioen lana eta babesleen eta Beasaingo Udalaren laguntza eskertu zuten.












