Euskarazko sormen lanak saritu dituzte
Aurten guztira 164 komiki eta 117 ipuin labur jaso dituzte Ordiziako lehiaketan.
Euskarazko sormen lanak uztartuz, komiki eta mikroipuin lehiaketako sariak banatu dituzte Ordizian. Parte hartzea zabala izan da, 164 komiki aurkeztu dituzte eta guztien artean Itziar Iraeta, Lizar Auzmendi, Haritza Oiarzabal eta Alejandra Perez izan dira sarituak. Ipuin laburretan berriz, 117 lan jaso dituzte eta irabazleak dira Aihen Oiarbide, Izar Aranburu, Josune Diez eta Maddalen Otegi.