Gaintzan alkate aldaketa egin dute, Balerdik utzi ostean
GAINTZA // Gaintzako alkate 2015etik izan den Gaizka Balerdik kargua utzi du, arrazoi pertsonalak eta bere proiektuetarako denbora gehiago behar duela argudiatuta. Alkatetza Inazio Jabier Garmendiak hartu zuen, maiatzaren 25eko batzarrean. 2007-2011 agintaldian ere alkate izan zen. Balerdik zinegotzi modura jarraituko du —2011tik 2015era ere zinegotzi izan zen—. Bost zinegotzi daude Gaintzan.













