[AZKEN ORDUKOA]
Langile bat hil da Idiazabalen, basoan lanean ari zenean izandako istripuan
Ezbeharra Urtsuaran auzoan gertatu da gaur, 11:00ak inguruan. Idiazabalgo udalak heriotza honen aurrean bere atsekabea adierazten du, eta aldi berean elkartasuna helarazi nahi die lan istripuz hildako langilearen senide, lankide eta lagunei.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, basoan lanean ari zen langile bat hil da Idiazabalen izan den lan-istripu batean. Ezbeharra Urtsuaran auzoan gertatu da, 11:00ak inguruan. Larrialdi zerbitzuetako langileak, anbulantzia bat eta helikoptero bat joan dira istripuaren tokira. Larrialdi zerbitzuetako langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina, berehala zendu da.
Hilotza Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.
Euskadi Irratiaren arabera, 49 urte ditu hildakoak.