Santi Osoro ataundarra izango da Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko lehendakari berria
Osoro zuzendaritzako kidea zen jada, eta Juanjo Gozalo beasaindarraren ordez, erantzukizuna bere gain hartuko du.
Santi Osoro ataundarra izendatu dute Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko lehendakaria. Osoro zuzendaritzako kidea zen jada, eta Juanjo Gozalo beasaindarraren ordez, erantzukizuna bere gain hartuko du. Gozalok ezingo du lehendakari karguan jarraitu lan arrazoiengatik, baina batzordeko kide izaten jarraituko du.
Zuzendaritza kargura iritsi aurretik, txirrindularia, kirol-zuzendaria eta antolatzailea izan zen Osoro, beraz, txirrindularitzaren alderdi guztiak ondo ezagutzen ditu.