'ZoomX Zegama': Nike etxearen mendiko oinetako berria
Mendiko lasterketen munduan bete-betean sartu da Nike etxea, eta Zegama-Aizkorri maratoiari eskainitako oinetako berria sortu du.
Zegama-Aizkorri mendi lasterketak mundu osoan zehar zabaldu eta ezagutarazi du Aizkorpeko herriaren izena, eta bereziki, trail eta mendi lasterketen munduan. Nike etxea ere jakitun da horretaz, eta mendi lasterketetarako sortu duen oinetako berriari ‘ZoomX Zegama’ izena jarri dio.
Oraindik ez dago dendetan eskuragarri, baina uztailaren erdialderako saltokietan izatea espero dute. Prezioari dagokionean, 160 dolarretan (150 bat euro) jarriko dute salgai.