Marina Landak kontzertua egingo du bihar Ormaiztegin
Musikale jaialdiko azken kontzertua izango da. Iñaki Ortego teklistarekin joko du.
Marina Landa kantautore eta musika ikertzaileak kontzertua egingo du bihar Ormaiztegiko karpan, 19:30ean. Ekain kulturalaren barruko 6. Musikale jaialdiko hirugarren eta azken kontzertua izango da. Aurretik, Big Bad Man eta Esanezin taldeek jo dute jaialdian. Landak sare sozialetan zabaldu duenez, Iñaki Ortego teklistarekin batera ariko da.