Balear Uharteetako garraio sailburua Beasainen izan da
EKONOMIA // Josep Mari Balear Uharteetako (Herrialde Katalanak) mugikortasun kontseilaria Beasainen izan zen herenegun. CAF bisitatu zuen. Mallorca uharteko tren zerbitzua indartzeko bost unitateren salerosketa hitzartu zuten otsailean, eta lanak nola doazen bertatik bertara ikuskatu nahi izan zituen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio publiko sistema ezagutzeko batzarrak ere egin zituen.












