San Pedroetan, jan, dantza eta jolas
Arriarango San Pedro jaietako egitaraua aurkeztu dute. Bazkaltzeko eta afaltzeko tokia astelehena baino lehen hartu behar da
Arriarandarrak sanpedroetarako prest daude. Aurkeztu dute egitaraua. 11:00etan hasiko dira, elizan, eta iluntzean amaituko dute, mahiaren bueltan. Datorren larunbatean izango da, ekainaren 25ean.
Bazkarirako eta afaltzerako izena eman behar da, astelehena baino lehen, Intxaurpe elkartean edo Intxaurpetik whatsapp taldean. Bazkariak 45 euro balioko du helduentzat eta 15 haurrentzat; afaria, 20 euro.