Sutea piztu da Aralarko Arastortz mendian
Goizeko hamaikak aldera ohartarazi dute mendian sua piztu dela, kea ikusita. Suhiltzaileak eta basozainak itzalketa lanetan ari dira.
Aralarko mendietan sutea piztu da. Goizeko hamaikak aldera ikusi dute kea, eta larrialdi zerbitzuei abisu eman diete. Arastortz mendian izan da sua, eta harrezkero garretan dago. Gipuzkoako suhiltzaileak eta basozainak berehala inguratu dira, eta itzaltzeko lanetan ari dira eguerdiaz geroztik.
Ataungo domoan dago Arastortz, Ataun, Lazkao eta Zaldibia udalerrietako lurren inguruan, Kobaegi baserritik gorago, Aralarko parke naturaletik hur. Bero sapagatik baso suteen arrisku handiaren alerta emana du Euskalmetek, atzodanik. Hego haizea ere harrotu da azken orduetan, eta kezkaz ari dira jarraitzen sutearen garapena.