Urolak mende erdiko ospakizun handia du gaur
Beteranoen eta Urolaren lehen taldearen arteko lagunarteko futbol partida jokatu dute, goizean. Belar artifizial berria inauguratu dute ondoren. Emakumeen hiruko txapelketa bat ere izan da, Bizkaiko selekzioak irabazia.
Zumarragako Urola futbol elkarteak egun handia du gaurkoa. Mende erdiko historia ospatzeko elkartu dira urtetan kluba osatu dutenak eta gaur egun gorpuzten dutenak. Goizean goiz, 10:00etan hasita, Urolako beteranoen taldeak eta lehen taldeak elkarren aurkako partida jokatu dute, Argixaon. Gazteek 4 eta 1 irabazi dute.
Ondoren, Argixaoko azal berritua, belar artifizialezko geruza berria inauguratu dute. Ekitaldian izan dira Zumarragako eta Urretxuko alkate Mikel Serrano eta Jon Luqui, Gipuzkoako Diputazioko Kirol diputatu Harkaitz Millan, eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren presidente Manuel Diaz de Marcos.
Kirolarekikoak ez dira hor bukatu. Jarraian, emakumeen hiruko txapelketa bat jokatu dute Urolak, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioek. Bizkaitarren irabazi dute, bigarren Gipuzkoa geratu da, eta hirugarren Urola.
Festak Ederra pilotalekuan jarraitu du. Bazkaria han dute.