CAFek 60 tranbia unitate ekoitziko ditu Frantziarako
CAFek iragarri du 60 tranbiako eskaria jaso duela Montpellier (Frantzia) hiritik. Etorkizunean hamazazpi unitate gehiago ekoizteko aukera zabalik utzi dute. Akordioaren zenbatekoa 200 milioi euro baino gehiagokoa dela aipatu du Beasaingo multinazionalak. Frantzian negozio handiak ditu. Iaz 146 trenetako eskari bat jaso zuen Parisko aldirietatik eta beste 28 bagoietako eskari bat ere martxan dauka