EAJk transzikloa «bereganatu» duela salatu du EH Bilduk
Beasaingo EH Bilduk Eusko Alderdi Jeltzaleak Transzikloa «arduragabe bereganatu» duela salatu du. «Berdintasunaren eta parte hartzearen aldeko apustua egiten duela dioen gobernu honek berriz ere erakutsi du herritik sortutako prozesu hauekiko duen benetako jarrera», adierazi dute ohar bidez. «Lotsagarria» eta «jokaldi tristea» dela diote.
Udal Gobernuak alderdi politikoak, talde feministak eta herritar boluntarioa baztertu dituela atsekabetu dira. “Azken urteotan, eragile horien lana, beste talde politikoen iritzia, herriko talde feministena, Udal gobernua ekiditen saiatu da behin eta berriz. Are gehiago, uko egin diote Transzikloak deitutako bileretan parte hartzeari ere”. Goierriko Zubiak eta beste hainbat eragilek sortutako zikloa dea gogorarazi dute, eta bere berezigarrietako bat ezberdinen arteko kolaborazioa zela.
“Gardentasun falta” ere akusatu dute. “Tamalgarria da talde feminista eta alderdi politikoek osatzen dugun berdintasun kontseilu bat egonda, komunikabideetatik jasotzea ziklo honi buruzko informazio guztia”. EAJrengan “ohikoa” dela azpimarratu dute.