June Aiestaranek lan txukuna egin du eskolarteko finalean
BEASAIN // June Aiestaranek ezin izan zuen Gipuzkoako eskolarteko txapelari Euskal Herrikoa gehitu. Finalean lan txukuna egin zuen, halere. Galbahea gainditu zuen eta lehen seiren artean amaitu zuen. Irantzu Idoate hazpandarrak (Lapurdi) irabazi zuen txapela eta Maddi Agirre gasteiztarra gelditu zen bigarren. 200 entzule inguru izan ziren finalean.













