Ormaiztegiko udal liburutegia goizez irekiko dute udan
ORMAIZTEGI // Udal liburutegiak udako ordutegia izango du gaurtik, uztailaren 21 arte. Goizez irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara. Uztailaren 22tik irailaren 9ra, aldiz, itxita egongo da. Informazio gehiago behar duten herritarrek kultura@ormaiztegi.eus helbidera edo 688 657455 zenbakira idatzi dezakete, edo 943 53 39 78 telefono zenbakira deitu.













