Arastortz, sutearen ondoren
Ataun eta Zaldibia arteko Arastortz mendian sutea izan zen ekainaren 18an. Astebete pasatuta, argazkietan ikus daitekeen moduan ageri da mendia, beltz, paisaia ezezagun baten pare.
Albisteko argazkiak atzo goizean (ekainak 26) ateratakoak dira. Desertu itxura du orain mendiak, ezezagun ageri da ezagutzen dutenentzat.