Aurtzakakoak, inoizko ezpata dantzarik handienean
Euskal Herri osoko hamar konpainia elkartuko dira, Amaiurren, bertako gazteluaren setioaren 500. urteurrenagatik
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/06/igartzako_dantzarien_eguna-1200x800.jpg)
Aurtzaka dantza taldeak inoiz egin den ezpata-dantzari konpainien kontzentrazio handienean parte hartuko du. Uztailaren 16an elkartuko dira, Amaiurren (Nafarroa), bertako gazteluaren setioaren 500. urteurreneko ekitaldien harira. Euskal Herri osoko hamar konpainiek desfilatuko dute, baina Goierrikoa, bakarra.