Brontzezko dominak lortu dituzte Ane Torresek eta Nora Tobarrek Espainiako atletismo txapelketa absolutuan
Aimar Alustizak ere brontzezko domina lortu du 18 urtez azpikoetan.
Aire zabaleko Espainiako atletismo txapelketan, Nerjan (Malaga), brontzezko domina bana lortu dute Ane Torres (Txindoki AT) ordiziarrak, pisu jaurtiketan, eta Nora Tobar (Atletico San Senbastian) ataundarrak gorako jauzian. Torresek, bere marka pertsonal onena egin zuen, 14 metroko langa gaindituz (14.05 metro). Tobarrek, berriz, aire zabalean denboraldi hontako marka onena eginda, 1,83 metro, lortu zuen domina.
Nerjan izan ziren beste bi goierritar ere. Irenia Apaolazak. 200 metroko lasterketan, marka pertsonala ondu zuen (24.82), baina ez zen finalean sartu eta 4x400an, bosgarren egin zuen. Paula de Juanek 400 metro oztopoetan, finalerdietan geratu zen.
Brontzezko debuta
Atletismoaren munduan hasiera bikaina egin duena Aimar Alustiza legorretarra da. Ez da urtebete pisu jaurtiketan hasi zela, eta dagoeneko, brontzezko domina bat lortu du, 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan, Cadiz-en. Txapelketa baino aste bat lehenago lortu zuen Alustizak parte hartzeko gutxienekoa (15.34 metro). Finalean 15.79ra jaurti zuen bost kiloko bola. Proba berean, Aratz Cendon ordiziarra zazpigarren, eta Zuhaitz Sukia ataundarra hamargarren izan ziren