Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko lau probetatik bat, Goierrin
Zegaman, Arriaranen eta Igartzan jokatuko dira proba partzialak. Beasainen erabakiko da garailea nor izango den, eta festa egingo dute
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/06/beasaingo_ix__igartza_mend-1200x800.jpg)
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko egutegia zehaztu dute. Dozena bat proba izango dira aurtengoan. Laurden bat, Goierrin.
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua |
||
Iraila | Urria | Azaroa |
Igantzi | Arriaran | Kanpezu |
Ibarra | Aduna | Irurita |
Urduña | Arespalditza | Igartza |
Zegama | Amasa | |
Aia |
Igantzin (Nafarroa) izango da lehen proba, iraileko lehen igandean. Astebururo izango da lehia gero. Irailaren 24an Zegaman eta urriaren 1ean Arriararen jokatuko dira duatloiak.
Igartzan erabakiko da zirkuitoko garailea nor den. Egutegiko azken proba izango da aurtengoan, azken urteetan lehendabizikoa izan bada ere. Denboraldi amaierako festa egingo dute.