Gari Ugarte txirrindulari legazpiarra, hirugarren Gipuzkoako gazte mailako itzulian
Gaur arratsaldean Gipuzkoako gazte mailako itzuliko laugarren eta azken etapa egin dute Seguran. Vizcay Hermanos taldeko Ugaitz Otxandorena nagusitu da. Sailkapen nagusiari dagokionez, talde bereko Ibai Azantzak irabazi du itzulia. Bigarren postuan Sakana Group taldeko Mikel Untzilla sailkatu da eta hirugarren postuan Bellota-Goierri taldeko Gari Ugarte legazpiarra. Ugartek lehen urteko onenari dagokion saria irabazi du, gainera.
Mendiko sailkapena Urko Vidalek irabazi du, tarteko helmugena Sergi Galbanyk, puntukako sailkapena Ibai Azantzak eta taldekakoa Vizcay Hermanos taldeak.
Argazkiak: Juan Luis Ormazabal.