Goierriko Jazzaldia, uztailaren 7tik 9ra
Ordizian izango dira ostegun eta ostiraleko kontzertuak, eta jaialdi nagusia Aramako parkean izango da, larunbatarekin. Miguel Salvador Quartet eta Afrika Bibang dira kartelburuak.
Arama Jazz elkarteak prest du dagoeneko Goierriko IX. Jazzaldiaren kartela. Uztailaren 7tik 9ra ospatuko da aurten, ohi bezala, Ordizia eta Arama artean. “2022ko ekitaldiak aurreko ekitaldien bideari jarraitzen badio ere, musikari gazte, musikari finkatu eta sonadunak bertaratuaz, berrikuntza batzuk ere badakartza”.
GOIERRIKO JAZZALDIA 2022
Osteguna, uztaila 7
Juan De Diego Grebalariak (Bartzelona)
*Ordiziako udaletxeko arkupean
Ostirala, uztailak 8
18:30. Ordizia-Goierriko musika eskola
20:00. Alain Concepcion Quartet (Bilbo)
23:00. Irati Bilbao (Durango-Bilbo)
*Ordiziako Plaza Nagusian
Larunbata, uztailak 9
19:00. Miguel Salvador Quartet (Bilbo)
21:00. Afrika Bibang (Bilbo)
*Aramako parkean