Gaintzan 'Trans-formatzen' ikuskaria emango dute gaur
GAINTZA // LGTBI+ Egunarekin bat eginez, Gaintzako Udalak Trans-formatzen dokumentalaren emanaldia antolatu du. Udaletxean, gaur 18:30ean da. Adingabe transexualen familien Naizen elkarteak ekoitzi zuen. Gaintzako udaberriko kultura agenda bukatuko da.













