Sabiñanigokoekin eta Gasteizkoekin irteera
Amezti mendi elkartekoek Sabiñanigoko (Hueska) mendi elkartekoekin eta Gasteizko Mendaur elkartekoekin mendi irteera egin dute, urtero legez. 2009tik urtean behin irteera bat egin ohi dute elkarrekin. Txandaka, urtero elkarte batek antolatzen du ibilaldia. Aurten Gasteizkoen txanda izan da. Opakua gainetik Andoinera arteko bidea egin zuten igandean, tartean Azkoeta, Baio eta Mirutegi gainak igota. Hurrengo urtekoa Zegamakoek antolatuko dute.












