Urretxuko ongizate zentroan, 'Free solo' dokumentala
URRETXU // Uztailaren 7an eta 8an, 20:00etan, Free solo dokumentala emango dute Urretxuko Ipeñarrieta kaleko Sabiam ongizate zentroan (bertsio originalean, aldibereko itzulpenarekin). Ondoren, solasaldia egongo da. 620 037 033 telefono zenbakira deitu behar da izena emateko. Dokumental honek Kapitaina laguntzarik gabe eskalatu zuen lehen eskalatzailearen balentria kontatzen du.













