Azken Sustraiakek laugarren diskoa kaleratuko du
KULTURA // Azken Sustraiak punk-oi taldeak udazkenean geldialdia egingo duela iragarri du, laugarren diskoa prestatzeko. Uztaila betea dute, halere: Eskoriatzako (Gipuzkoa) jaietan joko dute bihar, Amoroton (Bizkaia) etzi, Iruñeko San Ferminetan ere izango dira eta Ordiziako Santa Ana festetako lehen asteburuan eskainiko dute azken kontzertua.













